2013/11/29

Soulpunk kontzertua Deustuko Gazte Lokalean


La hora del Primate taldearen lehenengo diskoaren aurkezpena izango dugu Deustuko Gazte lokalean azaroaren 29an, talde honen inguruan zerbait entzun nahi?? Jarraian duzue bideoa


Iosebeatles kontzertua!


The IoseBeatles zuzenean ikusteko aukera dugu gaur, Atxuriko Hika Ateneoan (Ibeni kaia, 1) gaueko 21:00etan. Dantzatzeko prest??

2013/11/28

Liburu aurkezpena: apuntes sobre la evolución humana



Ostegun honetan Ignacio Marco-Gardoquik aurkezten du "Apuntes sobre la evolución humana" liburua.


Noiz? Ostegun honetan, hilak 28, 19:30etan
Lekua: Sociedad Bilbaína. Navarra, 1, Bilbo 

2013/11/27

Euskara eta ingelesa trukatzeko aukera: musutruk


Musutruk euskara eta ingeles trukeen aurkezpena
Noiz? Azaroak 27, arratsaldeko 18:00etan 

Non? BILBOko MUGA tabernan, Maria Muñoz kalea (Unamuno plazako eskinan).

Tailerra eta liburu aurkezpena: "Los deseos olvidados"


Nahia taldeak genero eta dibertsitate sexualaren inguruko tailer bat antolatu dute datozen egunetarako

Tailerra: Genero eta sexu aniztasun ikuspegiari buruz hausnartuko dugu, Gara-penerako Kooperazio eta Hiritartasun Globalerako Hezkuntzaren alorrak balia-tuta.
Noiz? abenduaren 3an 9,30 a 13,30
Non? Boluntako 2. gela - Erronda z/g (5.zenbakiaren aurrean),
Izena emateko! mezua bidali nahia.taldea@gmail.com helbidera azaroaren 27ra arte.
Norentzat? Garapenerako Kooperazioan eta Hiritartasun Globalerako Hezkuntzan ari diren eragileei zuzendua


Solasaldia eta liburu aurkezpena: "los deseos olvidados" Carlos M. Beristain, Elo Mayo eta Gema Celorio-rekin
Non? La Bolsa (Pelota 10) Sarrera librea
Noiz? abenduaren 3an 19: 00etan



2013/11/26

Europar Sinposium-a Hiri Diseinuaren Konfort Akustikoari buruz azaroa 27



Bihartik aurrera, Bilboko Alondegian hiriko guneak diseinatzerakoan soinu-paisaia integratu den adibide praktikoak aurkezteztuko dira. Alderdirik garrantzitsuenetako bat arkitektoek eta soinu-paisaian adituek egindako lan-prozesuen azalpena izango da. 

Ekitaldi irekia. Interes berezia duten batzuk gonbidatuko dira (arkitektoei eta enpresei, baita administrazioei eta erakundeei ere). 

Non: Alhóndiga eraikina
Noiz: Azaroak 27-28 09:00etatik 17:00etara

Informazio gehiago hemen 

Izena emateko egin klik hemen

2013/11/25

AHTaren inguruko hitzaldiak


Mugitu plataformatik hitzaldi anitz egunotan AHTaren inguruan. Santurtzin, Amurrion, Sopelan eta Bilbon izango dira aste osoan zehar.

Bilbon Izar Beltz Ateneoan entzuteko aukera, Irala auzoan (Andrés Isasi, 15)


2013/11/23

Pikara Bilbora datooor!




Zapatu honetan Pikara Magazine dugu Bilbon, hasiera emango diote arratsaldeko 20etan Glosario Feministari eta paperezko edizio berriaren aurkezpenari. Proiektu hau crowfunding-en bitartez lortu da, informazio gehiago hemen :D

Non? Anti-Liburudendan (Maiatzaren 2ko kalean)
Noiz? 23an arratsaldeko 8etan

Ostean, jai giroan Puro Luegoren kontzertua ikusteko aukera dugu La Korrala tabernan, Barrenkalen.

Ezin duzue galdu!

2013/11/21

Feminismoak aske egiten gaitu! hitzaldia



Gaur, arratsaldeko 19.00TAN @faktoria lilako Irantzu Varela eta Zubiak eraikitzeneko Eli Uzategik hitzaldia emango du: Feminismoak aske egiten gaitu! lemapean, Bilboko kordinadora feministaren eskutik.

Non? Zirika! herri gunea (Alde Zaharreko Ronda kalean)

2013/11/18

Lovers

Lovers taldeak 7. albuma kaleratu du, Darklight diskaren jarraipena: A Friend in the World. Konplexutasun erritmikoa instrumentu gisa erabiliz, feminismoaren umore berria eskaintzen dute

Kontzartua Hika Ateneon izando da, asteartean, azaroak 19, 20:30tan.


[info+]



2013/11/14

Bilboko Berbalagunon festa



Bilboko alde zaharrean, urtero lez, hasiera emango zaio Berbalagunon aurkezpen festari, Irish in Euskal Herria umorezko antzezlanarekin eta pintxoak, musutruk!

Izena emateko Berbalagun programan (adi! ez bakarrik Bilbon) begiratu hemen.

Ez dakizula zer diren Mintzapraktika programak? ikusi bideoa :D euskara praktikoa, benetako sare sozialak; gaur euskara praktikatu, bihar euskaraz bizi!

2013/11/13

III. Jardunaldiak: Immigrazioa eta integrazioa EAEn: kultura- eta erlijio-aniztasuna



Bihar eta etzi, Ikuspegi@k – Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Biltzen – Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak antolaturiko  Immigrazioa eta integrazioa EAEn: kultura- eta erlijio-aniztasuna III. Jardunaldien behin betiko egitaraua aurkezten du.

Zuzenean ezin bazara gerturatu, aurten streaming zerbitzuaren bidez igorriko dira jardunaldiak, helbide honetan: http://ehutb.ehu.es/es/directo/3.html

NOIZ:           2013ko azaroaren 14-15
NON:           UPV/EHUko Paraninfoa. (Baroja Entzunaretoa)

Abandoibarra Etorbidea, 3. (BILBO)

2013/11/08

"Páginas del libro de la melancolía" liburuaren aurkezpena


Cantárida poesía-k argitaratutako Fidel de Mier-en “Páginas del libro de la melancolía” liburuaren aurkezpena

Non Bilboko Hika Ateneoan
Noiz azaroaren 8an 19:30etan 

2013/11/07

Bidebarrieta Kulturgunea. Emakumeak zientzian hitzaldiak




Gaurtik aurrera eta Aazaroko hilabetean zehar, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko kulturgunearen eskutik hainbat ekitaldi antolatu dituzte gain honen inguruan: Emakumeak zientzialari.

Bidebarrietako liburutegia, Bilboko bihotzean kokatuta (Alde Zaharrean) eta  Arriaga antzokitik metro batzuetara. Eraikina mende amaierako Bilboko arkitekturak ageri zuen eklektismoaren erakusgarri argia da. Bilboko Severino de Achúcarro arkitekto ospetsuak egin zuen, 'El Sitio' izeneko elkarte liberalentzat; eta 1890ean zabaldu zituen lehenengo aldiz ateak. Palacio de las Libertades (Astatasunen jauregia) esaten zioten. Gerra Zibilaren ostean, eraikina Estatuaren eskuetan geratu zen, eta 1956an Bilboko Udalari eskualdatu zioten. Horrek udal-agiritegia eta liburutegia jartzeko baliatu zuen. 

2013/11/06

Irish Music Jam Session



Ez dakizula zer den Jam Session bat? aurretik entsegatu gabe musika elkarrekin jotzeko oholtza gainera igotzen diren musikari bilgunea

Honetan, musika irlandarra izango dute izpide: Irish Music EIST John Bolduan (gitarra), Luoise Cronin (Bibolina) eta Andoni Vecchio (Uilleann pipes)

Non: Bilboko Hika Ateneoan
Noiz: Azaroaren 6an, asteazkena gaueko 9etan

2013/10/26

Izar-beltz jantoki beganoa larunbatero



Iralako Ateneoan menu beganoa jateko aukera ezinhobea duzue. Aukeran dituzuen plater bakoitzeko 1€ pagatu behar da, baina prezioa ez da hoberena... gune libertario honetan dagoen janari eta giro aparta da!

Non dago?? Andrés Isasi, 16 48012 Bilbo (Bizkaia) Euskal Herria

2013/10/21

Errekalde Aretoa




Erakusketa areto interesgarria aurkezten dizuegu honetan, azaroaren 3ra arte  Anne-Lise Broyer AU ROI DU BOIS Bilboko Institutu Frantsesaren eskutik Anne-Lise Broyer (Macon, Francia, 1975)  artistaren lana aurkezten dute. Gaur eguneko  artista frantziar garrantzitsu honek, etengabe jartzen du zalantzan argazkigintzak, literatura, zinema, pintura, marrazkia eta grabatuarekin duen harremana.

Au Roi du bois izendatutako erakusketan, Anne-Lise Broyer-ek bere “literatura fotografiko” berezia aurkezten digu. Artistak zenbait liburu irakurtzean sentitu duen zirrara berpizten ahalegintzen da, besteak beste: Georges Batailleren Le Coupable, Pierre Michonen Le Roi du bois eta William Faulkner-en Sanctuary. Irakurketarekin bateratzen da argazkigintzaren esperientzia. Zuri-beltzeko irudiek testuaren grisa dute aipagai, paisaien materia grisa bezalako zerbait. Rekalde Aretoa hiru urtez MAPAMUNDISTAS 2013 proiektuarekin lankidetzan aritu da.
Aurten Alexandra Baurés-ek koordinaturiko edizioa Landu zure lorategia (Cultiva tu jardín)izenburupean aurkeztuko da Iruñean.

2013/10/20

Erakusketa "100 urte, 100 objetu"



Gallartako Meatzari Museoarekin bat, Euskal Herriko Unibertsitateko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak antolatu dute.

Lekua: Rafael Moreno Pasealekua "Pitxitxi", 2. Bilbao

Datak: 2013/10/1tik 2013/12/31ra, astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

Sarrera libre!

2013/10/19

Dirurik Gabeko eguna



Datorren urriaren 19an Bilboko Plaza Berrian goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte gutxi gorabehera truke azoka 5. Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero, ospatuko dugu musika, kaleko animazio, hitzaldieta topaketekin…

Info + hemen


2013/10/18

Zuritero eguna heldu da!



Gaur arratsaldean pregoi-txupinarekin emango zaio hasiera arratsaldeko musika-poteoari eta Bilboko taberna batzuetan ibiliko dira zuriteroak gaua heldu arte. Jaia behar bezala amaitzeko, 2013ko ohorezko Zurito sariak banatuko dira Hika Ateneoan, eta Mapamundis taldearen kontzertua izango da bertan.

Jantzi garagardo koloreko zapi horia lagun artean zuritoak hartzeko. Ezin duzue galdu!!

Info +: www.somoszuriteros.com

Munduko Sukaldaritza



Plan honetan Basaurin egingo den ekintza honen berri ematen dizuegu, hilabete bakoitzean errezeta bat eta dastatzeko aukera izango duzue 5 euroren truke. Izena emateko epea hilabeteko 1etik 15era da zirtzart@basauri.net helbidean edo 944666430 telefono zenbakian


2013/10/16

Erakusketa "Equilibrio Inestable" Bilbao Arten


Miriam Isasiren erakusketa BilbaoArten

Miriam Isasik, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaturik, Pinturaren Teoria eta Praktikaren doktoretza egin zuen. Jaso dituen azkenenengo sariak hauexek izan dira: 1.go ikus-entzunezko saria Ikas-Art lehiaketan, 2011an, Bilboko Nazioarteko Arte Unibertsitarioaren Jaialdian; 2. saria Ertibil-Bizkaiako Ikus Arteetako Deialdian, 2011an; eta 3. Bideodromoa Bilboko Zinema eta Nazioarteko Bideo Esperimental Jaialdian. Bere lanak ikusgai jarri ditu Burgoseko “Espacio Tangente de la Sala Negra” izenekoan, 2008an; Bilboko MA Studio Beijing 2010ean  eta Madrilgo Menosuno Espazioan, beste askoren artean.


2013/10/15

Kantuz kantu Bilbo Kantariren esku Txikitero egunean



Argazkia: Disgustipado

Ostiral honetan, urriak 11n Txikitero eguna ospatuko da Bilboko Alde Zaharrean, egunen zehar Bilboko Andra Mariri  lore-eskaintza egingo zaio. Eta gainera, Bilbo Kantari egingo da, 20:00etan Plaza Berritik aterata.

2013/10/14

Zero Pobrezia astea



urriaren 15a asteartea

19:45  Nostalgia de la Luz dokumentalaren emanaldia, Patricio Guzmán. http://nostalgiadelaluz.com/ Lekua: Salón El Carmen ( Indautxu Plaza). Bilbo.

urriaren 17a osteguna
19:00etan Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean Foro Crisis y Alternativas (Pelota, 10). Bilbo.
Parte hartzailea: Carlos Taibo, Coordinadora de ONGD de Desarrollo de Euskadi eta EAPN Euskadi.

Haurtzaindegi zerbitzua egingo da 48ordu lehenago abisatzen bada helbide honetara:
incidenciapolitica@ongdeuskadi.org o al teléfono 944 150 300.


21:00 Kale ekintza Santa Maria kaletik, Bilboko alde zaharretik trikitixa Folk & Fire taldeak girotua.

urriaren 18a ostirala

12:00 Jardunaldia: Pobreza, exclusión y desigualdad en Euskadi.
La Bolsa eraikinean (Pelota,10). Bilbo.
Antolatzailea: EAPN Euskadi.

2013/10/08

Asteazkenero Bilboko Arte Ederren Museoa


Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.

Gainera, asteazkenero ateak zabaltzen ditu musutruk!

http://www.museobilbao.com/

Bilboko Itsas Museoa




Asteartero sarrera doan

Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. "Sociedad Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques" sozietatea 1900. urtean sortu zen. Horrek, Euskal Herrian itsasontzigintza zibil modernoaren hasiera ekarri zuen. Urteetan gailurrean egon ondoren, Euskaldunak itxi egingo zela iragarri zuen 1984. urtean.

Bilboko itsasadarrak aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan. Berriz ere protagonista bihurtu da, oraingoan atsedenerako eta aisialdirako leku bezala. Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.

Info guztia hemen, klik!!

2013/10/05

Kontzertuak urriaren 5ean: Yellow Big Machine, Undécimo Mandamiento eta Bolkete




Musika ona entzun nahi? Gaur duzu aukera, aprobetxatu san martingo udako azken egun hauek eta disfrutatu kale kontzertu hauekin, ez galdu!

Noiz? Urriaren 5ean 22:00etan
Non? Mariaren Biotza plaza

2013/10/04

Erakusketa. Guerrilla Girls


Gaurtik aurrera Bilboko Alondegian "Guerrilla Girls" erakusketa.

1985. urtetik Estatu Batuetatik datorren kolektibo artistiko feministaren kartelak eta bestelako materiala ikusgai izango dugu datorren urteko urtarrilaren 6ra arte.

Artea eta aktibismoa nahasten duen erakusketa honen esku bitxikeri batzuk agerian uzten ditu. Deigarri egiten dute euren aldarrikapena, adibidez, estatistikak erabiltzen dituzte artearen munduan emakumee eta gizonezkoen arteko aldeakazalarazteko.

Info + hemen

2013/10/03

Darabilbo: euskarazko ekintzak urrian!



Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK,Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da EUSKARAREN ERABILERA sustatzeko.

Ekintza ugari ditugu urria azaroa eta abenduan zehar: dastaketak, sukaldaritza, trikota, dantza, bisita gidatuak...

Klik hemen izena emateko!!

2013/10/02

Zinema ikustezina




Hona hemen 2013ko Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren 5. Jaialdiaren egitaraua.

Gainera, hemen deskargatu ahal izango dugu aurteko filmeen katalogoa, sinopsiekin, proiekzio egutegiarekin, epaimahaiak eta gainerakoak ikusteko klik hemen!

Info + hemen: http://www.kcd-ongd.org/cine-invisible/

Bilbo Zaharreko Herri Krosa



Aurten XII. edizioa ospatuko San Frantziskoko, Bilbo Zarreko eta Zabalako komertzianteek bultzatutako lasterketa hau, gero eta zale gehiago dituena, 7.000 metro burutuko dira Bilbo Zaharrean eta dohako izena-ematea izateaz gain, sariak zozketatuko dira! Animatu eta parte hartu!!


Informazio gehiago hemen, klik!!

2013/10/01

Ongi etorri BilboMusutruk gunera!

Planik ez? 

Kendu aitzakia burutik, dirua ez da arazoa izango... bihartik aurrera!! 3, 2, 1,...

gure gunean topatuko duzu Bilbon bost euro baino gutxiagoko egiten diren ekintzak, egunero bat: kontzertuak, erakusketak, museoak, antzerkia, lasterketak, bazkariak,... den-dena, zure esku klik batean



Argazkia: Kayvee galeriatik