2013/10/26

Izar-beltz jantoki beganoa larunbatero



Iralako Ateneoan menu beganoa jateko aukera ezinhobea duzue. Aukeran dituzuen plater bakoitzeko 1€ pagatu behar da, baina prezioa ez da hoberena... gune libertario honetan dagoen janari eta giro aparta da!

Non dago?? Andrés Isasi, 16 48012 Bilbo (Bizkaia) Euskal Herria

2013/10/21

Errekalde Aretoa




Erakusketa areto interesgarria aurkezten dizuegu honetan, azaroaren 3ra arte  Anne-Lise Broyer AU ROI DU BOIS Bilboko Institutu Frantsesaren eskutik Anne-Lise Broyer (Macon, Francia, 1975)  artistaren lana aurkezten dute. Gaur eguneko  artista frantziar garrantzitsu honek, etengabe jartzen du zalantzan argazkigintzak, literatura, zinema, pintura, marrazkia eta grabatuarekin duen harremana.

Au Roi du bois izendatutako erakusketan, Anne-Lise Broyer-ek bere “literatura fotografiko” berezia aurkezten digu. Artistak zenbait liburu irakurtzean sentitu duen zirrara berpizten ahalegintzen da, besteak beste: Georges Batailleren Le Coupable, Pierre Michonen Le Roi du bois eta William Faulkner-en Sanctuary. Irakurketarekin bateratzen da argazkigintzaren esperientzia. Zuri-beltzeko irudiek testuaren grisa dute aipagai, paisaien materia grisa bezalako zerbait. Rekalde Aretoa hiru urtez MAPAMUNDISTAS 2013 proiektuarekin lankidetzan aritu da.
Aurten Alexandra Baurés-ek koordinaturiko edizioa Landu zure lorategia (Cultiva tu jardín)izenburupean aurkeztuko da Iruñean.

2013/10/20

Erakusketa "100 urte, 100 objetu"



Gallartako Meatzari Museoarekin bat, Euskal Herriko Unibertsitateko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak antolatu dute.

Lekua: Rafael Moreno Pasealekua "Pitxitxi", 2. Bilbao

Datak: 2013/10/1tik 2013/12/31ra, astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

Sarrera libre!

2013/10/19

Dirurik Gabeko eguna



Datorren urriaren 19an Bilboko Plaza Berrian goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte gutxi gorabehera truke azoka 5. Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero, ospatuko dugu musika, kaleko animazio, hitzaldieta topaketekin…

Info + hemen


2013/10/18

Zuritero eguna heldu da!



Gaur arratsaldean pregoi-txupinarekin emango zaio hasiera arratsaldeko musika-poteoari eta Bilboko taberna batzuetan ibiliko dira zuriteroak gaua heldu arte. Jaia behar bezala amaitzeko, 2013ko ohorezko Zurito sariak banatuko dira Hika Ateneoan, eta Mapamundis taldearen kontzertua izango da bertan.

Jantzi garagardo koloreko zapi horia lagun artean zuritoak hartzeko. Ezin duzue galdu!!

Info +: www.somoszuriteros.com

Munduko Sukaldaritza



Plan honetan Basaurin egingo den ekintza honen berri ematen dizuegu, hilabete bakoitzean errezeta bat eta dastatzeko aukera izango duzue 5 euroren truke. Izena emateko epea hilabeteko 1etik 15era da zirtzart@basauri.net helbidean edo 944666430 telefono zenbakian


2013/10/16

Erakusketa "Equilibrio Inestable" Bilbao Arten


Miriam Isasiren erakusketa BilbaoArten

Miriam Isasik, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaturik, Pinturaren Teoria eta Praktikaren doktoretza egin zuen. Jaso dituen azkenenengo sariak hauexek izan dira: 1.go ikus-entzunezko saria Ikas-Art lehiaketan, 2011an, Bilboko Nazioarteko Arte Unibertsitarioaren Jaialdian; 2. saria Ertibil-Bizkaiako Ikus Arteetako Deialdian, 2011an; eta 3. Bideodromoa Bilboko Zinema eta Nazioarteko Bideo Esperimental Jaialdian. Bere lanak ikusgai jarri ditu Burgoseko “Espacio Tangente de la Sala Negra” izenekoan, 2008an; Bilboko MA Studio Beijing 2010ean  eta Madrilgo Menosuno Espazioan, beste askoren artean.


2013/10/15

Kantuz kantu Bilbo Kantariren esku Txikitero egunean



Argazkia: Disgustipado

Ostiral honetan, urriak 11n Txikitero eguna ospatuko da Bilboko Alde Zaharrean, egunen zehar Bilboko Andra Mariri  lore-eskaintza egingo zaio. Eta gainera, Bilbo Kantari egingo da, 20:00etan Plaza Berritik aterata.

2013/10/14

Zero Pobrezia astea



urriaren 15a asteartea

19:45  Nostalgia de la Luz dokumentalaren emanaldia, Patricio Guzmán. http://nostalgiadelaluz.com/ Lekua: Salón El Carmen ( Indautxu Plaza). Bilbo.

urriaren 17a osteguna
19:00etan Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean Foro Crisis y Alternativas (Pelota, 10). Bilbo.
Parte hartzailea: Carlos Taibo, Coordinadora de ONGD de Desarrollo de Euskadi eta EAPN Euskadi.

Haurtzaindegi zerbitzua egingo da 48ordu lehenago abisatzen bada helbide honetara:
incidenciapolitica@ongdeuskadi.org o al teléfono 944 150 300.


21:00 Kale ekintza Santa Maria kaletik, Bilboko alde zaharretik trikitixa Folk & Fire taldeak girotua.

urriaren 18a ostirala

12:00 Jardunaldia: Pobreza, exclusión y desigualdad en Euskadi.
La Bolsa eraikinean (Pelota,10). Bilbo.
Antolatzailea: EAPN Euskadi.

2013/10/08

Asteazkenero Bilboko Arte Ederren Museoa


Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.

Gainera, asteazkenero ateak zabaltzen ditu musutruk!

http://www.museobilbao.com/

Bilboko Itsas Museoa




Asteartero sarrera doan

Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. "Sociedad Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques" sozietatea 1900. urtean sortu zen. Horrek, Euskal Herrian itsasontzigintza zibil modernoaren hasiera ekarri zuen. Urteetan gailurrean egon ondoren, Euskaldunak itxi egingo zela iragarri zuen 1984. urtean.

Bilboko itsasadarrak aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan. Berriz ere protagonista bihurtu da, oraingoan atsedenerako eta aisialdirako leku bezala. Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.

Info guztia hemen, klik!!

2013/10/05

Kontzertuak urriaren 5ean: Yellow Big Machine, Undécimo Mandamiento eta Bolkete




Musika ona entzun nahi? Gaur duzu aukera, aprobetxatu san martingo udako azken egun hauek eta disfrutatu kale kontzertu hauekin, ez galdu!

Noiz? Urriaren 5ean 22:00etan
Non? Mariaren Biotza plaza

2013/10/04

Erakusketa. Guerrilla Girls


Gaurtik aurrera Bilboko Alondegian "Guerrilla Girls" erakusketa.

1985. urtetik Estatu Batuetatik datorren kolektibo artistiko feministaren kartelak eta bestelako materiala ikusgai izango dugu datorren urteko urtarrilaren 6ra arte.

Artea eta aktibismoa nahasten duen erakusketa honen esku bitxikeri batzuk agerian uzten ditu. Deigarri egiten dute euren aldarrikapena, adibidez, estatistikak erabiltzen dituzte artearen munduan emakumee eta gizonezkoen arteko aldeakazalarazteko.

Info + hemen

2013/10/03

Darabilbo: euskarazko ekintzak urrian!



Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK,Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da EUSKARAREN ERABILERA sustatzeko.

Ekintza ugari ditugu urria azaroa eta abenduan zehar: dastaketak, sukaldaritza, trikota, dantza, bisita gidatuak...

Klik hemen izena emateko!!

2013/10/02

Zinema ikustezina




Hona hemen 2013ko Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren 5. Jaialdiaren egitaraua.

Gainera, hemen deskargatu ahal izango dugu aurteko filmeen katalogoa, sinopsiekin, proiekzio egutegiarekin, epaimahaiak eta gainerakoak ikusteko klik hemen!

Info + hemen: http://www.kcd-ongd.org/cine-invisible/

Bilbo Zaharreko Herri Krosa



Aurten XII. edizioa ospatuko San Frantziskoko, Bilbo Zarreko eta Zabalako komertzianteek bultzatutako lasterketa hau, gero eta zale gehiago dituena, 7.000 metro burutuko dira Bilbo Zaharrean eta dohako izena-ematea izateaz gain, sariak zozketatuko dira! Animatu eta parte hartu!!


Informazio gehiago hemen, klik!!

2013/10/01

Ongi etorri BilboMusutruk gunera!

Planik ez? 

Kendu aitzakia burutik, dirua ez da arazoa izango... bihartik aurrera!! 3, 2, 1,...

gure gunean topatuko duzu Bilbon bost euro baino gutxiagoko egiten diren ekintzak, egunero bat: kontzertuak, erakusketak, museoak, antzerkia, lasterketak, bazkariak,... den-dena, zure esku klik batean



Argazkia: Kayvee galeriatik