2013/10/21

Errekalde Aretoa




Erakusketa areto interesgarria aurkezten dizuegu honetan, azaroaren 3ra arte  Anne-Lise Broyer AU ROI DU BOIS Bilboko Institutu Frantsesaren eskutik Anne-Lise Broyer (Macon, Francia, 1975)  artistaren lana aurkezten dute. Gaur eguneko  artista frantziar garrantzitsu honek, etengabe jartzen du zalantzan argazkigintzak, literatura, zinema, pintura, marrazkia eta grabatuarekin duen harremana.

Au Roi du bois izendatutako erakusketan, Anne-Lise Broyer-ek bere “literatura fotografiko” berezia aurkezten digu. Artistak zenbait liburu irakurtzean sentitu duen zirrara berpizten ahalegintzen da, besteak beste: Georges Batailleren Le Coupable, Pierre Michonen Le Roi du bois eta William Faulkner-en Sanctuary. Irakurketarekin bateratzen da argazkigintzaren esperientzia. Zuri-beltzeko irudiek testuaren grisa dute aipagai, paisaien materia grisa bezalako zerbait. Rekalde Aretoa hiru urtez MAPAMUNDISTAS 2013 proiektuarekin lankidetzan aritu da.
Aurten Alexandra Baurés-ek koordinaturiko edizioa Landu zure lorategia (Cultiva tu jardín)izenburupean aurkeztuko da Iruñean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina