2013/10/18

Zuritero eguna heldu da!



Gaur arratsaldean pregoi-txupinarekin emango zaio hasiera arratsaldeko musika-poteoari eta Bilboko taberna batzuetan ibiliko dira zuriteroak gaua heldu arte. Jaia behar bezala amaitzeko, 2013ko ohorezko Zurito sariak banatuko dira Hika Ateneoan, eta Mapamundis taldearen kontzertua izango da bertan.

Jantzi garagardo koloreko zapi horia lagun artean zuritoak hartzeko. Ezin duzue galdu!!

Info +: www.somoszuriteros.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina